Publizitate munduaren egunerokoa gelara gerturatuko du Jose Ignacio Esnaola Publis-eko zuzendariak

Jose Ignacio Esnaola
Jose Ignacio Esnaola

Ikasleen artean, publizitateak aparteko interesa eta jakinmina pizten du. Spot-ak edo iragarki kanpainak ohiko hizpide izaten dira komunikazioko ikasleen artean. Baina askotan, ideiek edo lelo paregabeek erakartzen dute arreta gehien, eta itzala egiten diete kanpaina ororen atzean dauden planifikazio, estrategia eta helburuei. Horiek guztiak bistaratzen eta publizitatearen munduan eguneroko lana nolakoa den ikasleei gerturatzen saiatuko da Jose Ignacio Esnaola, Publis publizitate agentziaren zuzendari nagusia, otsailaren 9an. Komunikazioko profesionalen zikloan, Donostiako agentzia arrakastatsuaren buruak eguneroko esperientziaren ale batzuk gelan utziko ditu. Hitzaldia eguerdiko 12etan izango da, P. Arrupe eraikineko 004 gelan.

Publis publizitate agentzia Donostian sortu zen 1967an. Lau hamarkada baino gehiago daramatza arlo horretan lanean, eta aitzindariak izan dira Euskal Herrian. Publizitatea bezalaxe, enpresa ere garai berrietara egokitzen joan da, eta azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan egin diren kanpaina ezagun askoren atzean agentzia hau dago. Adibidez Coca Cola konpainiak Schuss freskagarria iragartzeko egindako spot-aren edo Kaiku esne markaren hainbat spot-en atzean:

http://www.youtube.com/watch?v=OJja_B1J_Yo

Ion Muñoa 89 argitalpen
Irakaslea · [:es]Equipo editorial de Infocom[:eu]Infocomeko editore taldea
[:es]Ion Muñoa Errasti es licenciado en Humanidades y Comunicación por la Universidad de Deusto, y doctorando por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en los campus Donostia. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas: Tresna Multimediak (euskera), Elaboración de Mensajes para la Web (español) y Principios de Comunicación Gráfica (español). Sus áreas de investigación se centran en la comunicación política de la web. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación, reconocido por la UD.[:eu]Ion Muñoa Errasti Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta egun doktore tesia egiten ari da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Tresna Multimediak (euskaraz), Elaboración de Mensajes para la Web (gaztelaniaz) eta Principios de Comunicación Gráfica (gaztelaniaz). Ikerketako bere arlo nagusia Webeko komunikazio politikoa da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldeko kidea da.