“Zergatik oroitu Koldo Mitxelenaz?” hitzaldia martxoaren 25ean

Elixabete Perez Gaztelu irakasleak hitzaldia egin du Errenterian Koldo Mitxelena Elissalten (1915-1987) bizitzaz eta lanaz, zientzialari errenteriarra sortu zela aurten ehun urte betetzen direla eta.

Koldo Mitxelenaz 2015_03_25

2015.03.25.Koldo_Mitxelena

Elixabete Perez Gaztelu 14 argitalpen
Irakaslea · Euskal Gaien Institutuko Zuzendaria
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.