Falta dugun pieza

Aurtengo VI. edizioko Zosmasariak lehiaketako sariak banatu dira. “Zein pieza falta duzu?” lelopean, Madness taldeak El Sol jaialdia ezagutzeko aukera izango du. Aurkeztutako 16 taldetatik, talde irabazlea osatzen dute Salvador Figueridok, Iván Gonzálezek, Amalia Masrik, Soraia Merak, Julen Redondok eta Julia Romerok.

Egitasmoa Donostiako Deustuko Unibertsitatean izan da. Partaideez eta Publizitateko irakasleaz, Alazne Mujika, gain, Noticias de Gipuzkoako Zuzendaria, Adolfo Roldán, eta Zosmamediako Zuzendaria, Idurre Albizu, ere izan dira irabazleen berri emateko eta diplomak banatzeko.

Julia Romerok jakinarazi duenez, kanpaina puzzle moduko batean egituratu dute esloganari berari erreferentzia eginez: “bagenekien orratzaren irudia erabiliz, arbuioa sorraraziko genuela”.

Komunikazioko Graduko hirugarren mailako ikasleek kanpainaren diseinua modu boluntarioan egin dute, gripearen aurkako txertoa jartzen duten pertsonen kopurua zabaltzeko asmoarekin.

20150527_121945

Miriam Arandia 55 argitalpen
Komunikazioko ikaslea · [:es]Becaria para Infocom en 2014[:eu]Infocomerako bekaduna 2014an