Inoiz ez da kazetaritzarik egin daturik gabe, baina oraindik ez da oso ezaguna ‘datuen kazetaritza’ deitutakoa, gure inguruko egunez eguneko informazio lanetan. Urtarrilaren 15eko jardunaldian, datuen kazetaritza egiteko edo ‘big data’ fenomenoari etekina ateratzeko ditugun eragozpenak aztertuko ditugu, eta gure hedabideetan berehala erabili ahal izango liratekeen hainbat aplikazio erakutsiko.
Aurrean dugun lehenengo eragozpena da Gardentasunari, Informazio Publikorako Irispenari eta Gobernu Onari buruko Lege onartu berria ez dela nahikoa. Hain zuzen ere, informazio publikoa berrerabiltzeko politika ahula da, ez da batere argia, eta administrazio bakoitzaren arabera aldatzen da. Datuen kazetaritzaren oinarria datu baseak aztertzea da, eta datu baserik gabe, ezinezkoa da ikerketak aurrera eramatea. Zailtasun hori gainditzeko aukeren inguruan eztabaidatuko dugu eta adibide zehatzak eman.
Gainera, datuen kazetaritzak beste erronka batzuk ere jartzen dizkigu aurrean: datu aztertzaileek trebetasun berriak eskuratu behar dituzte, datu baseak atera, aztertu eta bistaratzeko. Erronka horiei aurre egiteko jardunbide eta esperientzia zehatzei buruz ere hitz egingo dugu.
Gainera, Datuen Analisi, Ikerketa eta Komunikazioko Aditu programa berria aurkeztuko dizuegu. Unibertsitateko programa honetan izen handiko irakasleek hartuko dute parte, horien artean, Alberto Cairo, Mar Cabra, Alberto Ortiz de Zarate, Nagore de los Ríos eta Juan Luis Sánchezek. Eztabaidarako eta elkartzeko topagune bat sortu nahi dugu, kazetariek, programatzaileek, garatzaileek, bistaratzaileek eta diziplina berri honetan interesa duten profesionalek –sektore publikokoak, pribatukoak zein gobernuz kanpoko erakundeetakoak– sinergiak sortzeko eta, horrela, lanean emaitzarik onenak lortzeko. Komunikazio munduko joera berriak bide horretatik doaz; lehenengoak izan nahi dugu tren hori hartzen.
Egitaraua, 2015eko urtarrilaren 15a, osteguna, 09:00etatik 11:30era
Non: Matteo Ricci eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa
09:00-10:00 | Aurkezpena eta eztabaida: ´Datos, sus ecosistemas, accesibilidad y aplicabilidad’. Hizlaria: Alberto Ortiz de Zarate. |
10:00-10:15 | Kafea |
10:15-11:30 | ´Datos, sus ecosistemas, accesibilidad y aplicabilidad:. Estudio de casos’. Aurkezpen laburrak eta, ondoren, eztabaida. ‘Innovación en gestión de datos’, hizlaria: Guillermo Gutiérrez, Bunt Planet; ‘Datos, información y conocimiento en la práctica’, hizlaria: Alberto Ortiz de Zarate; ‘Mapeando la ciudad’, hizlaria: David González. |
Parte hartzaile guztiek bertaratze agiria jasoko dute. Jardunaldira etortzekoa bazara, mesedez bidali mezua maria.irazusta@deusto.es helbidera.