Komunikazio adarreko ikasleak EiTBren egoitza berrian


Giza Zientziak: Komunikazioa lizentziaturako ikasleak Bilbon izan dira EiTBren egoitza berria ikusten apirilaren 16 eta 29an.

Eraikuntza berriaren areto eta gelak bere begiz ikusi ahal izan zituzten: irrati, telebista eta eitb24ren erredakzioak, telebistako grabazio-gelak, albistegiak egiten dituztenak, bideo zaharren biltegia eta digitalizazioak eskatzen duten tresneria berriena… Guztiaren antolamendu eta funtzionamendu zehatzaren berri eman zieten ikasleei.

Aintzane Bolinagak eta Jon Bilbaok aurkezten duten Graffiti arratsaldeko zuzeneko irratsaioko lekuko isilak izan ziren. Aurkezle eta pertsonaia ezagunak ikusteko aukera ere izan zuten ikasleetariko batzuek.

Nahiz eta bisitaldia motzegia iruditu, ikasleak gustura ibili ziren telebistaren egoitza berrian, eta opari bana zutela itzuli ziren Donostiara.

Miren Berasategi 4 argitalpen
Irakaslea · DeustoKom News editore taldea
Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua naiz (Deusto, 2004) eta komunikazio digitalaren inguruko irakasgaiak ematen ditut. Datuen kazetaritzaren irakaskuntzari buruz egin nuen doktore tesia, 2020an amaitua.