Cambridge Analyticaren eskandalua, fake newsak, propagandako helburuekin erabilitako datu pertsonalen erabileraren eta zaintza masiboaren kontestuan, Komunikazio Sailak debate berezi bat proposatu zuen joan den apirilaren 12an Unibertsitateak Madrilen duen egoitzan, datu azpiegiturek eta beste teknologia batzuk pertsonen bizitzak eta ingurumena hobetzeko duten balioaren inguruan.
Elkarrizketan zehar, bideratzaile grafiko batek horma irudi bat egin zuen zuzenean, landu ziren gai esanguratsuenak bilduz. Joan den astean Arrupe eraikineko lehen solairuan jarri genuen horma irudi hau zuzenean ikusi ahal izan dezazuen, eta elkarrizketa interesgarria izan genuen zenbait ikasle eta irakaslerekin, Miren Gutiérrezek zuzenduta. Begi-zorroztasun ariketa bat ere proposatu nahi dizugu: bila itzazu konferentziaren laburpenean jasota aurkituko dituzun gai esanguratsuenak horma irudian.