Komunikazioko eta Kazetaritzako Gradu Amaierako Lan Onenaren Kazetariak-Deusto II. Saria banatu zen joan den azaroaren 5ean, 2025eko Euskal Kazetaritza Sarien Galan, Bilboko BBK aretoan. Kazetarien Euskal Elkarteak emana, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearekin batera, Ane Gantxegi Agirre ikasleak jaso zuen aurtengo saria, «Loturak» izeneko bideo-podcastagatik. Proiektu komunikatibo honek gurasoen banaketak sortzen dituen ondorioei buruzko hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatzen ditu. Asier Leoz Aizpuru irakaslearen tutoretzapean egindako lana nabarmendu zuen epaimahaiak, «gaia aukeratzean eta tratamenduaren koherentzian, bideopodcastaren gidariaren sentsibilitatean, elkarrizketatutako pertsonen aukeraketa onean eta elkarrizketaren mailan duen ikuspegiagatik», eta baita «sakontasuna eta gaia lantzeko ausardia: kazetaritzan eta komunikazioan behar-beharrezkoa da ausardia».
Sariaren bigarren edizioa da izan da aurtengoa, eta haren bitartez bi aldeek aitortza egin nahi diote Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko ikasleek 2024-2025 ikasturtean, EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, beren GrALa aurkeztu duten eta gutxienez 9ko kalifikazioa lortu duten ikasleen ahalegina, talentua, zerbitzu publikorako bokazioa, kazetaritza-zorroztasuna eta sormena.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano Ane Ferranen eskutik jaso zuen diploma ikasleak, Euskal Kazetarien Elkarteko buru Amaia Goikoetxearen aurrean.







Zurea da hitza