Mare: soinua ozeano bihurtzen denean

Embed from Getty Images

Podcast esperimental batek ez die jarraitzen ezagutzen dugun formatu narratiboaren arau tradizionalei. Ez da soilik istorio bat hasieratik amaierara kontatzean zentratzen, baizik eta soinuarekin, egiturarekin eta entzuteko moduarekin jolasten du. Helburua ez da informazioa ematea edo modu konbentzionalean entretenitzea, sentsazioak eragitea baizik. Marek soinuen eta kontakizunen nahasketarekin lortzen du hori, eta kontatzea baino gehiago, sentiarazten dute.

Mare ozeanoetan zehar egindako soinu-bidaia bat da, hamabi kapsula laburretan kontatua, espezie bitxiak, fenomeno harrigarriak, itsas paisaiak eta biologo, marinel, artista eta esploratzaileen ahotsak aurkitzera garamatzatenak. Bere helburua jakin-mina piztea eta itsasoak gure bizitzan duen garrantzia gogoraraztea da. Ezagutza eta artea elkartzen dituen proposamena, ozeanoa beste era batera entzutera gonbidatzeko.

Podcastak, Maider Uriarte Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Graduko ikasle ohiak eta Inko Martinek sortuak, Podcast Esperimental Onenaren Ondas Saria jaso du berriki. Maiderrek aitortu du ezustekoa izan zela jasotzea: «Ondetan pentsatzen duzun guztietan izen handiekin lotzen dituzu. Proiektu txiki bat, beka batetik sortua, erraldoiekin lehiatzen bukatzea eta horrelako sari bat jasotzea sinestezina izan zen».

«Horixe zen gure erronka, entzuten duenak ozeanoaren hondoan, itsasontzi batean edo portu batean zegoela senti zezan lortzea».

Mare entzutea ozeanoan busti gabe murgiltzearen parekoa da. Kapitulu bakoitzak, laburra izan arren, itsas bazter eta sakonera ezberdinetara eramaten gaitu, esperientzia guztiz murgiltzailea sortuz. Soinuak ez dira akonpainamendu soil bat: sakonean, anbiente akustikoak hotza eta iluntasuna transmititzen ditu; itsas ondoko itsasontzi edo merkatu batean, zaratak aldatu egiten dira gu leku horretan kokatzeko. «Horixe zen gure erronka», azaldu du Uriartek, «entzuten duenak ozeanoaren hondoan, itsasontzi batean edo portu batean zegoela senti zezan lortzea. Euskarak ere asko lagundu zigun, s, z edo x bezalako soinu batzuek itsasoa gogorarazten duen musikaltasuna sortzen baitute».

Egitura zatikatu eta esperimentalak aukera ematen du gertakari bakoitzak mikrobidaia bat bezala funtzionatzeko. Minutu gutxi batzuetan, kapsula horiek fenomeno naturaletara, itsas izakietara, esplorazio historikoetara edo giza bizipenetara hurbiltzen gaituzte. Informazioa transmititu eta, aldi berean, esperimentatu egiten da. Zentzu horretan, Maiderrek argi eta garbi laburbiltzen du: «Bidaia bat izatea nahi genuen. Entzuten hasi eta, bat-batean, pasartea amaitzerakoan, pentsatzea: Zer gertatu da? Non egon naiz ?».

«Itsasoa hurbildu nahi dugu, entzuten duenak haren garrantzia uler dezan eta balioets dezan»

Mare ez da soinu esperimentu bat soilik, gizarte eta ingurumen oinarri sendoa duen proiektu bat ere bada. Ingurumenaren gaiak podcast osoa zeharkatzen du, itsas ekosistemen hauskortasuna eta bizia ematen digun hori zaintzeko beharra gogoraraziz. Bere sortzaileak dioenez: «Ezagutzen ez bada, ez da zaintzen. Hori da podcastaren ardatza. Itsasoa hurbildu nahi dugu, entzuten duenak haren garrantzia uler dezan eta balora dezan». Gainera, zenbait gertakarik feminismoa edo globalizazioa bezalako gaiei atea irekitzen diete. Jean Beret munduari bira eman zion lehen emakumearen istorioak emakumeen bazterketa agerian uzten du zientzian eta esplorazioan. Beste pieza batzuek lanbide tradizionalen eraldaketa eta dinamika globalek itsasoari lotutako bizimoduei nola eragiten dieten nabarmentzen dute. Maiderrentzat, artistikoa eta errebindikatiboa ez dira bateraezinak: «podcast esperimentalak fikzioa edo joko sortzailea bat izan daitezke, baina egiak ere transmititzen ditu, eta aldarrikatzaileak izan daitezke. Kazetaritza egiteko eta publikoarengana iristeko beste modu bat da, agian erreportaje tradizional batekin egingo ez luketena».

Horregatik, Mare proiektu desberdin gisa kokatzen da gaur egungo panoramaren barruan. Ez bakarrik soinu diseinuan duen berrikuntzagatik eta zaintzagatik, baizik eta minutu gutxi batzuetan hunkitzea eta gogoeta eginaraztea lortzen duelako. Laburtasunak edozein unetan entzutea errazten du, baina kapitulu bakoitzaren edukiak arreta lasai jartzera gonbidatzen du, eta, ahal bada, kaskoekin. Bere sortzailearen hitzetan, proiektu hori «gauza txiki bat bezala jaio zen, ia esperimentu bat bezala», eta azkenean saritutako erreferente bihurtu da, artea, ikaskuntza eta ingurumenarekiko kontzientzia batzeko gai dena.

Azken batean, Mare zailena lortzen duen podcast bat da: informatzea eta kontzientziatzea, entzulea esperientzia paregabe batean biltzen duen bitartean. Bidaia ozen bat, zalantzarik gabe, entzutea merezi duena.

Enara Elcano 7 argitalpen
Komunikazioa+ IMKTko ikaslea · Becaria de DeustoKom News durante el curso 2025/2026

Zurea da hitza

Egin ezazu iruzkin bat

Your email address will not be published.


*


This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.