Elixabete Perez Gaztelu irakasle ikertzaileak gaurkotasun handiko gai batekin parte hartu du euskararen Akademiaren lan handian; euskal gazteen komunikazio digitalaren ikerketarekin
‘Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018’ liburuan, azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lanak eta etorkizunera begirako proposamenak bildu ditu Euskaltzaindiak, Euskaltzaindiaren lehen mendeurrenaren (1918-2018) eta euskara batuaren hasieraren 50. urteurrenaren kariaz.
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
Komunikazioko eta Euskal Gaietako ikertaldeen topagunea bilatu nahi dugula eta, jardunaldi bat antolatu dugu datozen azaroaren 7 eta 8an, Bilboko eta Donostiako campusetan, gure arteko lankidetza indartu eta emankor bihurtzea ere gogoan ditugula. Komunikazioa eta […]
Badakigu Euskal Filologia ikasi zenuela. Zergatik erabaki zenuen hori ikastea? Ikasketa horiek euskararen egoera hobeto ulertzen lagundu zizun? Euskal Filologia ikasten hasi nintzenean dena erdaraz ikastetik nentorren, eta orduan niretzat ikasketa horiek izan ziren euskaraz […]
Beste urte batez Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rally ezagunena dator Lekeitiora. 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea bazara hau da zure lehiaketa! Aurten 19. edizioa ospatuko da Lekeitioko Euskal Zine Bileraren jaialdiaren barruan eta urriaren 20tik […]