ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
Los alumnos de segundo año del Grado en Comunicación de la Universidad de Deusto pudieron disfrutar ayer de una clase sobre expresión corporal impartida por el actor, director y profesor de teatro Peio Arnaez. Tanto […]
Urtarrilaren 30ean, ostirala, goizeko 11:00etan aurkeztuko dute auzolan honen emaitza Donostiako Carlos Santamaria liburutegian. Juan Garziak hogei bat urtez landu eta orraztu ditu William Shakespeareren 154 sonetoak, eta argibideak gehitu dizkie, irakurleari bidea errazteko. Joxan […]
Joan den ostiralean, martxoaren 2an, Mirari Perez Gaztelu mediku foniatra izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Komunikazioko Graduko ikasleei ahotsaren garrantziaz hitz egin zien eta zaintzeko aholku batzuk eman ere bai. Saioa ia bi ordukoa […]