Asteazkenean hitzordua duzu euskararekin

Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua egingo da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Ekitaldia arratsaldeko 16:00retan hasiko da Arrupe Aita eraikineko 008 gelan eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Ondorengo gonbidatuek hartuko dute parte eztabaidan: Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaria; Xabat Laborde, Euskal Herrian Euskaraz erakundeko Gipuzkoako koordinatzailea, eta Mikel Irizar, Topaguneko lehendakaria.

Astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu du ekitaldia Komunikazioko Graduko ikasle talde batek, Euskal Kultur Mintegiaren kolaborazioarekin.

Mahai-inguruan zehar landuko diren puntuak honakoak dira, besteak beste: euskararen egoera Gipuzkoan, Aldundiak 2012an euskararen inguruan ezarritako politikak eta euskararen alde lan egiten duten erakundeen arteko lotura eta akordioak. Ekitaldiaren amaieran aukera izango da galderak egin eta eztabaida sortzeko. Interesatutako guztiak gonbidatzen zaituztegu parte hartzera: prestatu zuen galderak, mahaigaineratu zuen kezkak eta eraman ekitaldira edo utzi iruzkinak orrialde honetan bertan.
Ez ahaztu, astelehenean ere Euskararen Eguna da: bizi euskaraz!



Eneritz Albizu



Ion Muñoa 89 argitalpen
Irakaslea · [:es]Equipo editorial de Infocom[:eu]Infocomeko editore taldea
[:es]Ion Muñoa Errasti es licenciado en Humanidades y Comunicación por la Universidad de Deusto, y doctorando por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en los campus Donostia. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas: Tresna Multimediak (euskera), Elaboración de Mensajes para la Web (español) y Principios de Comunicación Gráfica (español). Sus áreas de investigación se centran en la comunicación política de la web. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación, reconocido por la UD.[:eu]Ion Muñoa Errasti Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta egun doktore tesia egiten ari da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Tresna Multimediak (euskaraz), Elaboración de Mensajes para la Web (gaztelaniaz) eta Principios de Comunicación Gráfica (gaztelaniaz). Ikerketako bere arlo nagusia Webeko komunikazio politikoa da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldeko kidea da.