Alberto Cairoren hitzaldia eta solasaldia datuen irudikatzeari buruz

alberto_cairo

Bere hitzaldian Cairok informazioa nola irudikatu aztertuko du; albistegietako informazioaz gain, ikerkuntzarako irudikatzeak, edo honelako tekniken beharra duten bestelako diziplinak ere aintzat hartuko ditu hitzaldian.

Martxoak 14, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, Matteo Ricci eraikineko Areto Digitalean

Aretoaren edukiera dela-eta, beharrezkoa da hitzaldira bertaratzeko izena ematea:

Izena emateko datu-orria bete

Alberto Cairo mundu mailako izarra da datuen-irudikatzeare dagokoinez. 2012 urtetik Miamiko Unibertsitateko irakasle eta “Visualization Program at UM’s Center for Computational ScienceUM’s Center for Computational Science”ko zuzendari da. Aurretik El Mundoko (2000-2005) eta El Globoko (Brasil, 2010-2011) infografia zuzendari izan da, eta egindako lanengatik hainbat sari jaso ditu. “El arte funcional” liburua argitaratu du (2012), hedabideetarako grafiken inguruko gida osatua. 2013an albisteetarako irudikatzeen inguruko lehen MOOC-a sortu zuen, Texaseko Knight Center-arekin batera. Guztira, 100 herrialdeko 14.000 ikasle izan zituen ikastaroak.

Mikel Madina 8 argitalpen
Irakaslea
Mikel Madina Ugartemendia Euskal Filologian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea). 1997 eta 2008 urteen artean Euskal Filologian eta Giza-zientziak: Komunikazioan hainbat ikasgaiko irakasle izan zen, besteak beste edukien sorkuntza eta kudeaketarekin zerikusia zuten ikasgaiak. Urtebetez Arista Interaktiban informazio-arkitekto lanak egin ondoren, Iradoki Presentzia & Komunikazioa sortu zuen, enpresa eta eragile txikiei euren interneteko presentzia kudeatzen laguntzeko. Halaber, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearekin batera lan egin du "Enpresako eta Erakundeetako Komunikazioaren Kudeaketarako Master"ean eta "Datuen azterketa, ikerketa eta komunikazioan aditua"n.