Mikel Urretabizkaia komunikazioko irakasle eta ETBko kazetariaren lana saritu du aurten Espainiako Telebistaren Akademiak. ETBko proiektu berrien arduradun karguan egindako lanagatik emango diote Urretabizkaiari aurtengo Talentu sarietako bat.
Kamaren atzean egindako ezkutuko lana aitortzeko sortu zituen Akademiak sari hauek, orain dela bederatzi urte. Aurreko edizioetan Mikel Lejarza, Forges, Carme Basté eta beste hamaika profesional ezagunek jaso dute. Aurtengo edizioko sari guztiak zeinentzat izan diren Akademiaren web orrialdean kontsulta daiteke. Azaroaren amaieran, Telebistaren Nazioarteko Egunaren bueltan, egingo da sari-banaketa Madrilen.
Deustuko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Komunikazio Departamenduko irakasle Mikel Urretabizkaiak ez du hau ibilbide profesionalean jasotako lehen sari potoloa. Espainiako Erregearen Nazioarteko Saria eman zioten urte hasieran, El secreto de Urdaneta dokumentalean egindako lanagatik.
Fakultateko lankide guztien izenean, zorionak Mikel!
Irakaslea · [:es]Equipo editorial de Infocom[:eu]Infocomeko editore taldea
[:es]Ion Muñoa Errasti es licenciado en Humanidades y Comunicación por la Universidad de Deusto, y doctorando por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en los campus Donostia. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas: Tresna Multimediak (euskera), Elaboración de Mensajes para la Web (español) y Principios de Comunicación Gráfica (español). Sus áreas de investigación se centran en la comunicación política de la web. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación, reconocido por la UD.[:eu]Ion Muñoa Errasti Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta egun doktore tesia egiten ari da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Tresna Multimediak (euskaraz), Elaboración de Mensajes para la Web (gaztelaniaz) eta Principios de Comunicación Gráfica (gaztelaniaz). Ikerketako bere arlo nagusia Webeko komunikazio politikoa da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldeko kidea da.
Giza Zientziak: Komunikazioa lizentziaturako ikasleak Bilbon izan dira EiTBren egoitza berria ikusten apirilaren 16 eta 29an. Eraikuntza berriaren areto eta gelak bere begiz ikusi ahal izan zituzten: irrati, telebista eta eitb24ren erredakzioak, telebistako grabazio-gelak, albistegiak […]
Kategoriako kazetariak izango ditugu gaur Deustuko Unibertsitatean. Mikel Reparaz, egun Radio Euskadiko informatibo burua, eta Oihane Yustos, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, AEBetako azken hauteskundeetatik itzuli berriak dira. Bertan izan ziren iragan azaroaren 4ko deialdian […]