SER irrati kateak zuzeneko emanaldia egin du Deustuko Donostiako campusetik

Joan den asteartean, martxoak 4, SER irrati kateak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusetik zuzeneko emanaldia egin du. Zehazki, irrati kate ospetsuak bere Hoy por Hoy Euskadi programan Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko ikasketen 25. urteurrena aurkeztu du.

Hirugarren mailako Jon Calparsoro eta Unai Casado ikasleen aurkezpenaren ondoren, eguerdiko ordubatean hasi zen saioa, Asier Leoz irakasleak koordinatuta, Miren Berasategi, Komunikazioko titulazioen koordinatzailea, eta Felix Arrieta, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Nazioarteko harremanetako eta Graduondoko ikasketetako Dekanordearekin. Hasieran, haientzat komunikazioa zer den aipatu zen, zer den Komunikazioko graduak bilatzen duena eta nola dagoen antolatua. Honen harira Komunikazioa eta Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitzaren berri eman zuten biek, aurtengo irailean hasiko dena.

Behin albistea emanda, Eva Monente, saioaren aurkezleak, eztabaida interesgarri bat proposatu du gaur egun komunikazio-moduak aldatzen ari diren eraren inguruan, edo nola ez diren aldatu uste bezainbeste. Biek partekatu dituzte euren ikuspuntuak eta adimen artifizialak suposatzen dituen arrisku eta abntailen gaineko hausnarketarekin amaitu dute.

Komunikazioko hirugarren mailako ikasleekin mahai ingurua: Jon Imaz, Victoria Meireles, Marta Prieto eta Borja Alonso, eta Rogelio Fernández irakaslea.

Ondoren, publizitaterako eten baten ondoren, mahai-aldaketa egin da hirugarren mailako lau ikasleri tokia egiteko (Jon Imaz, Victoria Meireles, Marta Prieto eta Borja Alonso), Pertsonen arteko komunikazioa eta adimen emozionalean aditua den Rogelio Fernández irakaslearekin batera. Aipatutako gonbidatuak hizketaldi interesgarria osatu zuten, irribarre artean “kazetaritza” eta “komunikazioa” terminoen arteko ezberdintasunari, hedabide tradizionalen etorkizunari, buloei eta desinformazioari, eta azkenik mahain eserita zeuden ikasleen etorkizunari buruzkoa. Rogelio Fernández irakasleak ikasleengatiko harrotasuna aitortu zuen euren hitz egiteko gaitasuna eta heldutasuna nabarmenduz, eta esan zuen ikasle baino gehiago, komunikazioko profesional gisa ikusten hasia dela.

Amaitzeko, Monente aurkezleak saioa agurtu zuen Deustuko Unibertsitateari eta gonbidatuei parte hartzea eskertuz, eta baita Larramendi eraikineko Foro aretora ikusle gisa bertaratutako ikasleei ere.

Andrea Arruti 8 argitalpen
Komunikazioko ikaslea
Estudiante de Comunicación + TCAM y Becaria de DeustoKom News durante el curso 2024/2025.

Zurea da hitza

Egin ezazu iruzkin bat

Your email address will not be published.


*


This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.