Elixabete Perez Gaztelu ikertzaile irakasleak UEUren “Bertsolaritza genero ikuspegitik” ikastaroan parte hartu du Joxepa Antoni Aranberri Petriarena “Xenpelar” (Errenteria, 1865-1943) bertsolariaren gaineko topiko batzuk auzitan jartzeko. Besteak beste agerian jarri du bertsolari errenteriarra kaletarra, fabrikako langilea, irakurzalea zela eta neskazaharren alde egin zuela giroa guztiz kontrakoa zuenean. Albistea Bertsoa.eus atarian, eta bideoa ›
Related Articles
Komunikazioa, etorkizuneko arrakastaren giltza
Egun, ukaezina da komunikazioak duen garrantzia. Mende berriaz geroztik bizi dugun gizarteak ez dauka ia antzekotasunik orain dela urte batzuk bizi zutenarekin; hori dela eta, bertako ezaugarriak desberdinak dira. Egun bizi dugun industriaz geroko […]
Naia Begiristain: “Etorkizuneko prentsaren mundua interneten dago”
Naia Begiristain Etxezarreta (Lazkao, 1998) Goierriko Hitzan dabil lanean irailaz geroztik. Gradua amaitu ez eta jada hasi da lazkaotarra bere ibilbide profesionala egiten. Begiristainek dio, hala ere, ez duela nahi “bizitza guztian leku berean” lanean egon, eta […]
Leyre Arrieta irakasleak euskal emakume heroiei buruzko hitzaldia eman du
Leyre Arrieta historialari eta ikertzailea “pozik” agertu da joan den ostegunean, hilak 16, Mutrikuko kultur etxean euskal emakume heroiei buruzko hitzaldia eman ondoren. “Uste baino jende gehiago” gerturatu zela azpimarratu du irakasleak, gaiak sor dezakeen […]