Mugarik Gabeko Ekonomialariak elkarteak eta DeustoCampus Solidaritateak ‘Comunicación para otro mundo posible’ ikastaroa antolatu dute. Helburua izan da Hegoaldeko herrialdeetako giza eskubideak, genero berdintasuna, mundu mailako ekonomia eta ingurugiroari buruz ikuspegi kritikoa eskaintzea. 12 pertsonek parte hartu dute proiektuan; besteak beste, Kazetaritza eta Komunikazioko Gradu eta Graduondokoek.
Lan metodologia teorikoa eta praktikoa izan da, eta ikastaroak 20 ordu iraun ditu. Eskola teorikoak komunikazioko eta garapen kooperazioko adituek zein hedabideetako kazetariek eman dituzte. Sesio praktikoak euskarri jakin batean (prentsa digitala, irratia, sare sozialak) oinarritu dira, ikasleek etorkizunean lan profesionalerako erabilgarria izango zaien ezagutza lortzeko. Landutako gaiak ondokoak izan dira: aldaketa sozialerako komunikazioa, giza eskubideak, genero berdintasuna, ingurugiroa eta aldaketa klimatikoa, eta mundu mailako ekonomia eta bidezko merkataritza.
Ikastaroa amaitzerako, ikasleek taldekako lan periodistikoa aurkeztu behar izan dute hautatutako gai praktiko jakin baten inguruan, eta proiektuak gainerako ikasleekin partekatzeko, argitaratu egin dituzte ikastaroko plataforman.