…eta Deusturaino mugitu zen “La movida”

Marcos, futbolista de la Real Sociedad, junto a Iñaki de Mujika

Egun ederra izan zen ostegunekoa. Iñaki de Mujika gidari daukan “La movida deportiva” irratsaioa Deustuko egoitzako Loiola Centrum aretoan egin zuten zuzenean Loyola Mediako lagunek. Bildutakoek ordu eta erdiz ikusi ahal izan zuten kirolaren inguruko irratsaio bat zuzenean egiteak daukan lana. Gainera, puntako kirolariak izan zituen Iñaki de Mujika, Juanjo Lusa eta Iñigo Chaurreau kazetariek osatzen duten lantaldeak gonbidatu: Marcos García Realeko futbolaria, Ekaitz Saies piraguista, Oier Mendizabal pelotaria, David Doblas Bruesa Gipuzkoa Basket taldekoa eta Juanma Gárate Rabobank taldeko txirrindularia.

Marcos futbolaria Ion Ojanguren ikaslearekin

    Ikasleek izan zuten kazetariaren paperan jartzeko aukera kirolariei galderak eginez. Gainera, mikrofonoaren aurrean jartzeko ausardia izan zutenek Loyola Mediaren opari bana jaso zuten kirolarien euren eskuetatik. Oparia izan zen baita ere profesional, gonbidatu eta ikasleen artean irratigintzaren barrenak ezagutu izana. Ez dadila azkena izan.

    Asier Leoz 74 argitalpen
    Irakaslea
    ASIER LEOZ AIZPURU Komunikazioan doktore da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatua da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu Herramientas Multimedia, Elaboración de Mensajes Radiofónicos eta Producción Radiofónica. ASIER LEOZ AIZPURU irratian aritu da lanean azken 20 urteotan programa egile, lokutore eta errealizadore moduan EITBn. ASIER LEOZ AIZPURU Komunikazio ikertaldeko kidea da eta iaz defendatu zuen Las revistas especializadas en la configuración de un espacio musical indie en España; el caso Rockdelux 1990-2010 izenburuko tesia.