Errotatiba artean eta tinta usainean

Ikasgelako mugak zeharkatu eta behingoatik aldrebesko bidea egin du Komunikazioko Graduko ikasle talde batek. Seihilekoan zehar prentsa idatziko mezuak eskolan lantzen aritu ondoren, Diario Vascoren egoitzara jo dute bertatik bertara eta bere begiz ikusteko Gipuzkoako egunkaria nola egiten duten. DVko arduradunak egoitzako atalak eta lanaren antolamendua azaldu ez ezik, aukeraz baliatu ere nahi izan du ikasleei lanerako gonbita egiteko: asteburuetan eta oporraldietan langile faltan omen dira. Enbidoa egina. “Edukirik” bai?

Hona bisitaren lekukoa:
El Diaro Vascora bisita 2. mailakoek

Elixabete Perez Gaztelu 9 argitalpen
Irakaslea · [:eu]Euskal Gaien Institutuko Zuzendaria[:es]Directora del Instituto de Estudios Vascos
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.