{"id":7477,"date":"2015-11-17T09:33:15","date_gmt":"2015-11-17T08:33:15","guid":{"rendered":"https:\/\/deustokom.deusto.es\/investigacion-transferencia\/catholic-communities-online-liburuaren-argitalpena"},"modified":"2015-11-17T09:33:15","modified_gmt":"2015-11-17T08:33:15","slug":"catholic-communities-online-liburuaren-argitalpena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/irakasleak\/catholic-communities-online-liburuaren-argitalpena","title":{"rendered":"<em>Catholic Communities Online<\/em> liburuaren argitalpena"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"https:\/\/deustokom.deusto.es\/wp-content\/uploads\/Catholic-communities.jpg\" alt=\"\" width=\"280\" height=\"394\" \/>Argitaratu berri da <em>Catholic Communities Online<\/em> liburua. M. Diez Bosch, J.L. Mico eta J. M. Carbonellek editatu dute eta, bertan, teologia, soziologia eta komunikazio zientzietako hainbat adituk erlijio katolikoak gaur egungo komunikabide digitaletan duen presentzia aztertzen dute. Komunikazioaren eta erlijioaren arteko harremana geroz eta gehiago ikertzen den gaia izanik ere, gabezia nabarmena dago katolizismoari buruzko ikerketei dagokionez eta argitalpen honek gabezia hori arintzen lagundu dezake.<\/p>\n<p>Liburuan ez dira falta erreferentziazko bibliografian klasikoak bihurtu diren gaiak, hala nola, autoritate krisia, komunitate forma berriak, aktibismoa eta parte-hartzea, inteligentzia kolektiboa, etab. Baina, gainera, zenbait kasu azterketa azaltzen dira erlijio katolikoa komunikabide digitaletan nola zabaltzen ari den erakutsiz: mugikorren aplikazioetan, sare sozialetan, foroetan etab. Nire ekarpena liburua ixten duen kapitulua da: \u00abRezandovoy: an example of digitalization of religi\u00f3n in the Spanish-speaking Catholic world\u00bb, espainieraz dagoen otoitzerako tresna entzutetsuenetariko bati buruzkoa.<\/p>\n<p>Liburuaren bertute handienetako bat bere ikuspegi globala da. Munduko leku desberdinetako autoreen ekarpenak jasotzeko erabakiak argi adierazten du zein den erlijioaren eta komunikazioaren arteko harremana ikertzeko gaur egun beharrezkoa den ikuspegia. Naiz eta erlijio katolikoa hasieratik eta definizioz izan den Peggy Levittek \u00aberakunde erlijioso transnazional zabala\u00bb deritzona, ukaezina da historian zehar errealitate hori testuinguru nazionaletan gauzatu dela. Orain ordea, globalizazioak, inoiz baino gehiago behartzen gaitu gizarte aurreratu guztietan eragiten duten joerak aztertzeko gai\u00a0diren ikuspegiak erabiltzera \u2015informazioaren gizartetik at geratzen diren baztertuak ahaztu gabe\u2015.<\/p>\n<p>Zorionak argitalpenaren arduradun guztiei eta nire eskerrik zintzoena haiei eta Ramon LLull unibertsitateari, argitalpen proiektu interesgarri honetan parte hartzeko aukera emateagatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"mh-excerpt\"><p>Argitaratu berri da Catholic Communities Online liburua. M. Diez Bosch, J.L. Mico eta J. M. Carbonellek editatu dute eta, bertan, teologia, soziologia eta komunikazio zientzietako hainbat adituk erlijio katolikoak gaur egungo komunikabide digitaletan duen presentzia <a class=\"mh-excerpt-more\" href=\"https:\/\/deustokom.news\/eu\/irakasleak\/catholic-communities-online-liburuaren-argitalpena\" title=\"Catholic Communities Online liburuaren argitalpena\">[&#8230;]<\/a><\/p>\n<\/div>","protected":false},"author":49,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_ef_editorial_meta_date_first-draft-date":"","_ef_editorial_meta_paragraph_assignment":"","_ef_editorial_meta_checkbox_needs-photo":"","_ef_editorial_meta_number_word-count":"","footnotes":""},"categories":[1581],"tags":[1628,1627,1735],"coauthors":[1996],"class_list":{"0":"post-7477","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","6":"category-irakasleak","7":"tag-erlijioa","8":"tag-hedabide-digitalak","9":"tag-internet-eu"},"acf":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7477","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/49"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7477"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7477\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7477"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7477"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7477"},{"taxonomy":"author","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/coauthors?post=7477"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}