{"id":7291,"date":"2015-01-09T15:05:22","date_gmt":"2015-01-09T14:05:22","guid":{"rendered":"https:\/\/deustokom.deusto.es\/estudios\/komunikazioa-eta-datuak-etorkizuna-iritsi-da-jardunaldia"},"modified":"2015-01-09T15:05:22","modified_gmt":"2015-01-09T14:05:22","slug":"komunikazioa-eta-datuak-etorkizuna-iritsi-da-jardunaldia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/eskolan\/komunikazioa-eta-datuak-etorkizuna-iritsi-da-jardunaldia","title":{"rendered":"\u2018Komunikazioa eta datuak\u2019: Etorkizuna iritsi da jardunaldia"},"content":{"rendered":"<p>Inoiz ez da kazetaritzarik egin daturik gabe, baina oraindik ez da oso ezaguna \u2018datuen kazetaritza\u2019 deitutakoa, gure inguruko egunez eguneko informazio lanetan. Urtarrilaren 15eko jardunaldian, datuen kazetaritza egiteko edo \u2018big data\u2019 fenomenoari etekina ateratzeko ditugun eragozpenak aztertuko ditugu, eta gure hedabideetan berehala erabili ahal izango liratekeen hainbat aplikazio erakutsiko.<\/p>\n<p>Aurrean dugun lehenengo eragozpena da <a href=\"http:\/\/www.boe.es\/boe\/dias\/2013\/12\/10\/pdfs\/BOE-A-2013-12887.pdf\">Gardentasunari, Informazio Publikorako Irispenari eta Gobernu Onari buruko Lege onartu berria<\/a> ez dela nahikoa. Hain zuzen ere, informazio publikoa berrerabiltzeko politika ahula da, ez da batere argia, eta administrazio bakoitzaren arabera aldatzen da. Datuen kazetaritzaren oinarria datu baseak aztertzea da, eta datu baserik gabe, ezinezkoa da ikerketak aurrera eramatea. Zailtasun hori gainditzeko aukeren inguruan eztabaidatuko dugu eta adibide zehatzak eman.<\/p>\n<p>Gainera, datuen kazetaritzak beste erronka batzuk ere jartzen dizkigu aurrean: datu aztertzaileek <strong>trebetasun berriak eskuratu<\/strong> behar dituzte, <strong>datu baseak atera, aztertu eta bistaratzeko<\/strong>. Erronka horiei aurre egiteko jardunbide eta esperientzia zehatzei buruz ere hitz egingo dugu.<\/p>\n<p>Gainera, <a href=\"http:\/\/www.postgrado.deusto.es\/cs\/Satellite\/estudiantes\/es\/buscador-de-postgrados\/experto-en-analisis-investigacion-y-comunicacion-de-datos\/programa\">Datuen Analisi, Ikerketa eta Komunikazioko Aditu<\/a> programa berria aurkeztuko dizuegu. Unibertsitateko programa honetan izen handiko irakasleek hartuko dute parte, horien artean, Alberto Cairo, Mar Cabra, Alberto Ortiz de Zarate, Nagore de los R\u00edos eta Juan Luis S\u00e1nchezek. Eztabaidarako eta elkartzeko topagune bat sortu nahi dugu, kazetariek, programatzaileek, garatzaileek, bistaratzaileek eta diziplina berri honetan interesa duten profesionalek \u2013sektore publikokoak, pribatukoak zein gobernuz kanpoko erakundeetakoak\u2013 sinergiak sortzeko eta, horrela, lanean emaitzarik onenak lortzeko. Komunikazio munduko joera berriak bide horretatik doaz; lehenengoak izan nahi dugu tren hori hartzen.<\/p>\n<p><strong>Egitaraua, 2015eko urtarrilaren 15a, osteguna, 09:00etatik 11:30era<\/strong><\/p>\n<p><strong>Non:<\/strong> Matteo Ricci eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa<\/p>\n<table>\n<tbody>\n<tr>\n<td>09:00-10:00<\/td>\n<td>Aurkezpena eta eztabaida: \u00b4Datos, sus ecosistemas, accesibilidad y aplicabilidad\u2019. Hizlaria: Alberto Ortiz de Zarate.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>10:00-10:15<\/td>\n<td>Kafea<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>10:15-11:30<\/td>\n<td>\u00b4Datos, sus ecosistemas, accesibilidad y aplicabilidad:. Estudio de casos\u2019. Aurkezpen laburrak eta, ondoren, eztabaida. \u2018Innovaci\u00f3n en gesti\u00f3n de datos\u2019, hizlaria: Guillermo Guti\u00e9rrez, Bunt Planet; \u2018Datos, informaci\u00f3n y conocimiento en la pr\u00e1ctica\u2019, hizlaria: Alberto Ortiz de Zarate; &#8216;Mapeando la ciudad&#8217;, hizlaria: David Gonz\u00e1lez.<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>Parte hartzaile guztiek bertaratze agiria jasoko dute. Jardunaldira etortzekoa bazara, mesedez bidali mezua maria.irazusta@deusto.es helbidera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"mh-excerpt\"><p>Inoiz ez da kazetaritzarik egin daturik gabe, baina oraindik ez da oso ezaguna \u2018datuen kazetaritza\u2019 deitutakoa, gure inguruko egunez eguneko informazio lanetan. Urtarrilaren 15eko jardunaldian, datuen kazetaritza egiteko edo \u2018big data\u2019 fenomenoari etekina ateratzeko ditugun <a class=\"mh-excerpt-more\" href=\"https:\/\/deustokom.news\/eu\/eskolan\/komunikazioa-eta-datuak-etorkizuna-iritsi-da-jardunaldia\" title=\"\u2018Komunikazioa eta datuak\u2019: Etorkizuna iritsi da jardunaldia\">[&#8230;]<\/a><\/p>\n<\/div>","protected":false},"author":51,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_ef_editorial_meta_date_first-draft-date":"","_ef_editorial_meta_paragraph_assignment":"","_ef_editorial_meta_checkbox_needs-photo":"","_ef_editorial_meta_number_word-count":"","footnotes":""},"categories":[1635],"tags":[1690],"coauthors":[1992],"class_list":{"0":"post-7291","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","6":"category-eskolan","7":"tag-big-data-eu"},"acf":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7291","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/51"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7291"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7291\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7291"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7291"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7291"},{"taxonomy":"author","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/coauthors?post=7291"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}