{"id":10502,"date":"2021-11-08T15:03:53","date_gmt":"2021-11-08T14:03:53","guid":{"rendered":"https:\/\/deustokom.news\/?p=10502"},"modified":"2021-11-08T15:09:48","modified_gmt":"2021-11-08T14:09:48","slug":"justizia-klimatikoa-aldarrikatu-dute-milaka-lagunek-glasgown","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/bagara\/justizia-klimatikoa-aldarrikatu-dute-milaka-lagunek-glasgown","title":{"rendered":"Justizia klimatikoa aldarrikatu dute milaka lagunek Glasgown"},"content":{"rendered":"\n<p>Eguraldi txarra ez zen oztopo izan 100.000 pertsona baino gehiagok Glasgowko (Eskozia) kaleak hartzeko. COP26 Coalition mugimendu deszentralizatuak deituta, 11:30ean bildu ziren Kelvingrove parkean manifestariak. <em>Injustiziaren aroa amaitu da: Gure garaia iritsi da<\/em> lelopean, hainbat herrialdetako mugimenduak batzartu ziren \u00abjustizia klimatikoa\u00bb aldarrikatzeko. Besteak beste, indigenak, sindikatuak, gazteak, nekazariak eta mugimendu feministak bildu ziren, eta denek bat egin zuten \u00absistema aldatzeko\u00bb beharraren inguruan.<\/p>\n\n\n\n<p>Joan den igandetik azaroaren 12ra arte, 190 buruzagi baino gehiago elkartuko dira Glasgown, klima aldaketaren eragina murrizteko asmoz. COP26 izena jarri diote, eta NBE Nazio Batuen Erakundeak antolatu du. Hain justu, goi bilera horri kritika egiteko egin zen atzo mobilizazio jendetsua. 11:30ean batzartu baziren ere, manifestariak 13:00etan hasi ziren mugitzen Glasgow Green-era, Eskoziako hiriko errepideak hartuz. Hainbat eta hainbat kartel zein pankarta ikus zitezkeen. Hala nola <em>\u00ab<\/em>Orain ala inoiz ez\u00bb, \u00abPlaneta bakarra dugu\u00bb eta \u00abAlerta gorria<em>\u00bb<\/em>. Pankartak ez ezik, jendearen harrabotsa ere entzun zitekeen Glasgowko kaleetan. Errepikatuena hau izan zen: \u00abZer nahi dugu? Justizia klimatikoa. Noiz nahi dugu? Orain\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Eskoziako hirian ez ezik, COP26 Coalition mugimenduak mundu osoan 300 mobilizazio baino gehiago antolatu zituen. 119 Erresuma Batuan izan baziren ere, Taiwanen, Brasilen, Argentinan eta Frantzian ere mobilizazioak egin zituzten.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Ikuspuntu ezberdinetatik<\/h3>\n\n\n\n<p>Bildutako mugimendu guztiek justizia klimatikoa aldarrikatzen bazuten ere, bakoitzak ikuspuntu batetik heldu zion gaiari. Marie Christina Kolo Feminist Climate Change mugimenduko aktibistak ikuspegi feminista batetik hausnartu zuen klima larrialdiaren eraginaz. Kolo Madagaskarretik iritsi da Glasgowra, eta COP26 goi bileran parte hartzen ari da, haren herrialdea ordezkatuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Ekintzaileak adierazi zuen jendeak ez dakiela zer-nolako eragina duen klima larrialdiak emakumeen eskubideetan, eta Madagaskarko emakumeen adibidea jarri zuen: \u00abNire herrialdean lehorteak ohikoak dira, eta lehorte horien lehenengo biktimak emakumeak dira. Kilometro asko egin behar dituzte ur bila joateko, eta, nahiz eta nekatuta iritsi, ez dira izaten edaten lehenak\u00bb. Alabaina, \u00abgizarte patriarkal\u00bb batean bizi direla gaineratu zuen, eta emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak \u00abareagotzen\u00bb dituela klima larrialdiak.<\/p>\n\n\n\n<p>Era berean, COP 26 goi bileran agintariek jokatzen duten rolaz galdetuta, aitortu zuen \u00abazken aukera\u00bb dela arazoari heltzeko: \u00abMadagaskarren, 1,5 milioi pertsona gosez daude klima aldaketaren eragin zuzenagatik, eta COP26 hau bide bat da gobernuak ohartarazteko\u00bb. Hala ere, aitortu zuen agintariek ez dietela entzuten: \u00abEz dugu ahotsik COP26 biltzarrean. Herrialde garatuek agintzen dute, haiek dutelako dirua. Baina horretarako etorri gara; sistema honen aurka borrokatzeko. Goi bileran ez bada, behintzat kalean entzungo gaituzte\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Garabidean diren herrialdeak hizpide, Rebecca Wook Quakers in Britain mugimenduko ekintzaileak beste arazo bat jarri zuen mahai gainean: \u00abZer gertatzen da klima aldaketaren eraginez kalteak jasan dituzten komunitateekin?\u00bb. Wookek adierazi zuen arazo hori ez dela asko eztabaidatu COP26 goi bileran: \u00abMilaka milioi euro behar dira arazoari irtenbidea emateko, baina, orain, agintariak ez daude prest finantzaketaren nondik norakoez hitz egiteko\u00bb. Gaineratu zuen ez dela diru kontua bakarrik: \u00abKomunitateen kultura, historia eta bizitzeko modua ere jokoan daude\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Arazo horri irtenbidea eman nahian, Eskoziako Gobernua izan da lehena pauso bat ematen: milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu kalteak finantzatzeko. Quakers in Britain mugimenduko ekintzaileak adierazi zuen \u00abpozgarria\u00bb dela berria, baina ez dela \u00abnahikoa\u00bb. Alabaina, espero du \u00abhemendik aitzina\u00bb herrialde gehiagok laguntzak ematea.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Gazteen aldarria<\/h3>\n\n\n\n<p>Herenegun gazteak izan ziren protagonistak Fridays For Future mugimenduak antolatu zuen manifestazioan, baina atzo ere presente egon ziren. Eline Bouillon Belgikatik Glasgowra etorri diren Comac Students mugimenduko 200 ikasleetako bat da. Sabrina Martinez ?izen asmatua?, Friends of the Earth International mugimenduko aktibista. Bouillonek azpimarratu zuen multinazionalek gutxieneko batzuk \u00aberrespetatu\u00bb behar dituztela karbono isurketei dagokienez. \u00abGure etorkizuna jokoan dago, eta gure ametsak zein proiektuak gauzatu nahi ditugu\u00bb, gaineratu zuen Belgikako ikasleak.<\/p>\n\n\n\n<p>Martinezek, berriz, sistema kapitalistan ikusten du arazoa: \u00abEdozein galdera egiten dela klima aldaketaren inguruan, sistema aldaketan jarri behar da arreta\u00bb. Beraz, sistema kapitalista \u00abirauli\u00bb behar dela uste du. COP26 goi bileran agintariak hartzen ari diren erabakiez galdetuta, biek bat egin zuten. \u00abErantzun globalak elkartasunean oinarrituta\u00bb hartu behar dira, eta hartutako konpromisoak \u00abbete\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Ali Ross Extinction Rebellioneko kideak ere gogor kritikatu zituen agintariak: \u00abEkintzak nahi ditugu, eta lehenbailehen. Legezko konpromisoak hartu behar dituzte\u00bb. Horrez gain, adierazi zuen \u00abhitz gehiegi\u00bb egin eta \u00abkonpromiso gutxi\u00bb hartzen dituztela.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"mh-excerpt\"><p>Eguraldi txarra ez zen oztopo izan 100.000 pertsona baino gehiagok Glasgowko (Eskozia) kaleak hartzeko. COP26 Coalition mugimendu deszentralizatuak deituta, 11:30ean bildu ziren Kelvingrove parkean manifestariak. Injustiziaren aroa amaitu da: Gure garaia iritsi da lelopean, hainbat <a class=\"mh-excerpt-more\" href=\"https:\/\/deustokom.news\/eu\/bagara\/justizia-klimatikoa-aldarrikatu-dute-milaka-lagunek-glasgown\" title=\"Justizia klimatikoa aldarrikatu dute milaka lagunek Glasgown\">[&#8230;]<\/a><\/p>\n<\/div>","protected":false},"author":114,"featured_media":10509,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_ef_editorial_meta_date_first-draft-date":"","_ef_editorial_meta_paragraph_assignment":"","_ef_editorial_meta_checkbox_needs-photo":"","_ef_editorial_meta_number_word-count":"","footnotes":""},"categories":[1642],"tags":[2268,2265,2255,2264,2269,2262,2263,2267,2256,2254,2258,2259,2257,2261,2260,2266],"coauthors":[2252],"class_list":{"0":"post-10502","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-bagara","8":"tag-ali-ross","9":"tag-comac-students","10":"tag-cop26","11":"tag-eline-bouillon","12":"tag-extinction-rebellion","13":"tag-feminist-climate-change","14":"tag-fridays-for-future","15":"tag-friends-of-the-earth-international","16":"tag-glasgow","17":"tag-justizia-klimatikoa","18":"tag-klima-aldaketa","19":"tag-marie-christina-kolo","20":"tag-nazio-batuen-erakundea","21":"tag-quakers-in-britain","22":"tag-rebecca-wook","23":"tag-sabrina-martinez"},"acf":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/markus-spiske-5sh24a7m0BU-unsplash-scaled.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10502","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/114"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10502"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10502\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10518,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10502\/revisions\/10518"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10509"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10502"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10502"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10502"},{"taxonomy":"author","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/coauthors?post=10502"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}