{"id":10003,"date":"2021-01-17T14:04:00","date_gmt":"2021-01-17T13:04:00","guid":{"rendered":"https:\/\/deustokom.news\/?p=10003"},"modified":"2021-05-18T14:10:33","modified_gmt":"2021-05-18T12:10:33","slug":"lurra-eta-zerua-besterik-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/eskolan\/lurra-eta-zerua-besterik-ez","title":{"rendered":"Lurra eta zerua, besterik ez"},"content":{"rendered":"<div class=\"su-heading su-heading-style-entradilla su-heading-align-left\" id=\"\" style=\"font-size:13px;margin-bottom:20px\"><div class=\"su-heading-inner\">1936ko estatu kolpearen ondoren, euskaldun askok erbestera alde egin behar izan zuten. Erreportaje honen bidez, ihes egin behar izan zuen familia baten ibilbidea aztertuko dugu, Otaduy-Maioz familiarena.<\/div><\/div>\n\n\n\n<p>1936ko uztailaren 17an militarrek gobernu errepublikanoaren aurkako estatu kolpe bat egin zuten, Espainian diktadura eskuindar kontserbadore bat inposatzeko. Hiru urtez luzatu zen gatazka, nazionalen \u30fcFrankoren aldekoen\u30fc eta errepublikanoen artean.<\/p>\n\n\n\n<p>Estatu kolpea Melillan hasi zen, baina nazionalek denbora gutxian gero eta lurralde esparru handiagoa bereganatu zuten. Askok etxetik alde egin, eta Euskal Herritik at erbesteratu behar izan zuten. 1936ko uztailean eta urrian, hurrenez hurren, Arabako eta Gipuzkoako lurraldeak bereganatu zituzten nazionalek; Bizkaiak, aldiz, zertxobait gehiago eutsi zuen. Lurralde bizkaitarrean, hain zuzen, kokatzen dira gure istorioaren protagonistak.<\/p>\n\n\n\n<p>Bilboko Arrikibar plazan bizi zen Otaduy-Maioz familia Aurelia Maioz eta Pedro Otaduy senar-emazteek eta haien 9 seme-alabek osatzen zuten, zaharrenetik gazteenera: Jacinta, Pedro, Hilario, Jose, Euge, Josefi, Marce, Pauli eta Jesus.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-style-default\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"791\" height=\"222\" src=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/otaduymaioz.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-10009\" srcset=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/otaduymaioz.png 791w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/otaduymaioz-640x180.png 640w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/otaduymaioz-768x216.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 791px) 100vw, 791px\" \/><figcaption>Otaduy-Maioz familiaren zuhaitz genealogikoa<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Otaduy-Maioz familiaren historia ezagutzeko Eugerekin eta Josefirekin hitz egin dugu. Gazteak zirenean gerraren egoera lazgarrietatik ihesi Espainiatik eta Frantziatik egin behar izan zuten ibilbidea aurkeztuko dizuegu.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Lehen hegazkinak<\/h2>\n\n\n\n<p>Gerra hasi aurretik ama gaixo jarri zen urdaileko ultzera batengatik eta medikuak hiritik alde egiteko gomendatu zion. Zornotzako San Miguel auzora joan zen seme-alaba gazteenekin, eta aita eta lau anai-arreba nagusiak Bilbon geratu ziren. San Migelen zeudela hasi zen gerra (orduan Eugek 14 urte zituen, Josefik 11, Marcek 8, Paulinok 6 eta Jesusek 3). Gipuzkoa bereganatu ondoren, tropa frankistek Bizkaira jo zuten, eta, nahiz eta ez zuten hain erraz lortu bertara sartzea, 1936 eta 1937 urteen bitartean oso maiz erasotu zituzten Bizkaiko zenbait herri.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cGu San Miguelen geundenean San Antonion genituen lagun batzuengana joaten ginen, eta sarritan ikusten genituen gerratik zetozen kamioiak, Donostiatik eta beste lekuetatik. \u00abZaurituak datoz!\u00bb zioen jendeak, eta hortxe ikusten genituen, hesgailuz beteta\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>1937ko martxoaren 31n, tropa frankistek Durango airez erasotu zuten. Inoiz biztanleria zibilaren aurkako lehen bonbardaketa gertatu zen (300 hildako egon ziren).<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cHegazkinak zetozela ikusi genuen, Durangora bidean zeuden. Bat-batean metraila botatzen hasi ziren. Bide ondoan ura pasatzeko zanga bat zegoen, eta bertan bota ginen. Bertatik ikusi genuen nola hiltzen zituzten zertxobait aurrerago zeuden behiak. Gu, zorionez, zauririk gabe atera ginen, baina nekazari bat herriko medikuarengana eraman behar izan zuten metraila erori zitzaiolako. Honen ondoren handik alde egin behar genuela erabaki genuen. Gero eta hurbilago zeuden\u201d.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"600\" height=\"339\" src=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Santa-Maria-Eliza-Durango.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-10011\"\/><figcaption>Durangoko Santa Maria Eliza, 1937ko bonbardarketaren ondoren. Iturria: <a href=\"https:\/\/iglesiasdebizkaia.wordpress.com\/2018\/01\/18\/santa-maria-de-uribarri-durango\/\">Iglesias de Bizkaia<\/a><\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Gerra san Migelera iritsi zen eta Bilbora bueltatzea erabaki zuten. Durangoko bonbardaketaren ondoren Kondor legioak Bilbo ere mehatxatu zuen. Etengabe igarotzen ziren hegazkinak hiri gainetik eta jendea eraikin publikoetan babesten zen. \u201cHegazkinak heltzen zirenean Alhondigara joaten ginen; babesleku ona zen. Dena zen babesleku ona guretzat.\u201d Egoera oso larria zen. Etengabeko erasoengatik eta janariaren eskasiarengatik Eusko Jaurlaritzak biztanleria zibila ebakuatzeko antolaketari ekin zion, edozein momentutan gerta zitekeen hondamendia saihesteko. Ebakuazioa aurrera eramateko ezinbestekoa zen Frantziaren eta Britainia Handiaren lankidetza, baina hasiera batean ezezkoa eman zioten jaurlaritzari. 1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten hegazkin alemanek. Sentsibilizazio handia hedatu zen Europan, eta atzerriko gobernuek elkarlanean aritzea adostu zuten.<\/p>\n\n\n<div class=\"su-pullquote su-pullquote-align-left\">&#8220;Dena zen babesleku ona guretzat&#8221;.<\/div>\n\n\n\n<p>Bitartean, Bilbon, gudariek nazionalen erasoei aurre egiten saiatzen jarraitzen zuten. Burdin Hesiaren eraikuntzarekin hiriburua babesten zen. Hilario eta Jos\u00e9 Otaduy Euzko Gudarostearen kide ziren, eta Burdinezko Hesian jardun zuten hilabeteetan zehar. Pedrok, euren aitak, Burdinezko Hesia \u201coso ona\u201d zela esaten zuela gogoratzen dute Eugek eta Josefik. Hala ere, Alejandro Garaikoetxeak, hesiaren arkitektoak, tropa frankistei saldu zien bere burua eta, harekin batera, fortifikazioaren ezaugarrien zehaztasun guztiak. Ekainean, nazionalek Burdinezko Hesia garaitu eta Bilbotik oso hurbil geratu ziren.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Ihesaldiaren hasiera<\/h2>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignright size-medium is-resized\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Karranza-2008-480x640.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-10016\" width=\"300\" srcset=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Karranza-2008-480x640.jpg 480w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Karranza-2008-768x1024.jpg 768w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Karranza-2008-1152x1536.jpg 1152w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Karranza-2008-1536x2048.jpg 1536w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Karranza-2008-scaled.jpg 1920w\" sizes=\"(max-width: 480px) 100vw, 480px\" \/><figcaption>Euge eta Josefi Karrantzan (2008). <br>Iturria: Javier Otaduy (familiaren artxiboa)<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>\u201cBat-batean, aitak oso larrituta esan zigun ura eta argia moztuko zutela, Bilbo ez zela leku seguru bat, ihes egin behar genuela.\u201d Tropa frankistak Artxandan ziren. Pedro Otaduyk Karrantzan zeukan ezagun batekin hitz egin zuen. Honek hara joateko gomendatu zion. Aurelia eta seme-alaba gazteenak joan ziren; nagusiak eta aita Bilbon geratu ziren.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cZiztu bizian hartu behar izan genuen trena eta familia erdia bertan utzi genuen. Gure arropa eta gauza guztiak etxean geratu ziren, maleta txiki batekin alde egin genuen. Gainera, hori gutxi balitz, Karrantzara heltzen ari ginenean trena metrailatu zuten eta \u00ab\u00a1Fuera! \u00a1Fuera!\u00bb oihukatu ziguten. Trenetik ihes egin genuen, eta maletak bertan geratu ziren\u201d. \u201cEgun batean dena galdu genuen, lurrarekin eta zeruarekin geratu ginen\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Karrantzara heltzean udalak geltokiaren ondoan zegoen etxetxo bat utzi zien. Etxearen atzean zubi bat zegoen, zubi hura igarota hegazkinak igarotzen zirenean familiaren babeslekua zen zuhaitz bat zegoen.<\/p>\n\n\n<div class=\"su-pullquote su-pullquote-align-left\">&#8220;Bueltatu ginenean ez genuen ezer  ezagutu. Zubia uholde batek bota zuela esan ziguten. Gure etxea ez genuen aurkitu, ziurrenik bonbek lehertu zuten.\u201d Josefi Otaduy<\/div>\n\n\n\n<p>\u201cOso maiz etortzen ziren hegazkinak, eta gu hara igotzen ginen beti, oso leku segurua baitzen. Egun batean etxetik korrika irten ginen denok zuhaitzera igotzeko asmoz, eta konturatu ginen Jes\u00fas txikitxoa komunean geratu zela. Anaiaren bila presaka igo nintzen eta zubira joan ginen denok, handik zuhaitzera igotzeko. Heldu ginenean zubia jendez beteta zegoen, eta beste leku batera joan behar izan genuen. Beste jende askorekin tunel batean sartu ginen gaua pasatzera. Egunsentian, etxera bidean ikusi genuen metrailak zuhaitza erditik zatitu zuela\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Nazionalek gero eta indar handiagoa zuten eta errepublikanoak ahul samar zeuden, ezin zuten lehiatu nazionalek zeukaten artilleriarekin. Umeen artean oso arrunta zen makiltxo bat jartzea haginen artean bonbak eztanda egin baino lehen. \u201cBeti generaman makiltxo bat poltsikoan, badaezpada. Egoera jasanezina zen, ihes egin beharra zegoen. Aguazil batek ohartarazi zigun gerragatik tren zerbitzua moztuko zutela eta Santanderrerako azken trena laster irtengo zela. Alde egiteko azken aukera zen\u201d.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Euskal Herritik kanpora<\/h2>\n\n\n\n<p>Euskaditik ihes egindako jende kopurua oso altua zen. Autoritate kantabriarrak familiei ostatu emateko leku publikoak irekitzen hasi ziren. Otaduy-Maioz familia, esaterako, zinema batean sartu ahal izan zen. Ez zegoen denentzako beste janari, goseteak izugarriak ziren.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"800\" height=\"628\" src=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/mapes-exili-1937-Francia-1.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-10021\" srcset=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/mapes-exili-1937-Francia-1.jpg 800w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/mapes-exili-1937-Francia-1-640x502.jpg 640w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/mapes-exili-1937-Francia-1-768x603.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><figcaption>Espainiatik Frantziara itsasontziz egiten ziren ibilbideen mapa.&nbsp;Iturria: Asociaci\u00f3n de hijos y nietos del exilio republicano<\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Santanderren, Eusko Jaurlaritzak antolatutako dependentzietan, gudarostean seniderik zuten familiek abantailak zituzten. Horretaz baliatu zen Aurelia Maioz bere 5 seme-alabekin Frantziara joateko. Hilario eta Jos\u00e9 Otaduy Aurrera Beti batailoan ari ziren, eta horri esker lortu zuten Bordelera zihoan itsasontzi batean sei leku lortzea. Itsasontziak Ribadesellas-en itsasoratzen zirenez familiak Asturiasera beste tren bat hartu behar izan zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cDenbora gehiegi generaman jan gabe. Gure ondoan norbaitek jaten bazuen, amak begiak estaltzen zizkigun ez ikusteko. Trenean zegoen emakume batek, hori ikusi eta gero, algarrobo-leka bana eman zigun. Zaldietarako janaria zela esan zigun, baina asko elikatzen zuela. Guk jan genuen\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Ihesean zihoazen bidaiariak merkantzia-itsasontzien sotoetan joaten ziren. Bidaiari gehienak gudariak (zaurituak) edo haien familiak ziren. Bertan ere, janaria oso eskasa zen eta jendea gaixotzen hasi zen. \u201cEsne kondentsatu botila bat eman ziguten sei pertsonentzako. Koilarakadaka jaten genuen, gutxinaka-gutxinaka\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Nazionalek itsasontzi horiek askotan erasotzen zituzten. Josefik kontatzen digu nola \u2018Cervera\u2019 itsasontzia eurena eraisten saiatu zen. \u201cNazionalen itsasontzi bat zen eta bost kanoikada bota zigun, baina ez zigun eman. Ez dakit soilik ikaratzeko zen ala ez, baina gu bizirik atera ginen\u201d.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Frantzia<\/h2>\n\n\n\n<p>Eusko Jaurlaritzak Bordelen zuen ordezkaritzak Frantziako portuetara iristen ziren errefuxiatuei lo egiteko lekuak egokitu, janaria eman eta moneta-trukean laguntza ahalbidetzen zien. Zauritu eta gaixoentzako ere bazeuden medikuak. Guztia oso ondo antolatua zegoen, itsasontziz zein trenez iristen ziren guztien zerrenda bat jarraitzen zen. \u201cMadame Otaduy\u201d eta haren seme-alabak Talencera ( Bordele) iritsi ziren, beste errefuxiatu askorekin batera. Bertan, barrakoietan antolatu zituzten, eta jateko paella eta makarroiak eman zizkieten, besteak beste.<\/p>\n\n\n<div class=\"su-pullquote su-pullquote-align-left\">\u201cBilbora bueltatuz gero kartzelara eraman edo denak hilko gaituzte\u201d<\/div>\n\n\n\n<p>Denboraldi baten ondoren Eusko Jaurlaritzak batzar bat antolatu zuen. Batzarrean bi aukera eman zizkieten errefuxiatuei: Frankoren Espainiara edo Espainia errepublikanora itzultzea. Otaduy Maioz familiak ez zuen nazionalen Espainiara itzuli nahi. Ez zuten familiaren berririk, nazionalen kontra borroka egitera joan zirela baino ez zekiten. \u201cBilbora bueltatuz gero kartzelara eraman edo denak erailko gaituzte\u2026\u201d. Esan zuen anai-arrabetako batek, beraz, Espainia errepublikazalera joatea erabaki zuten, Kataluniara.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Katalunia<\/h2>\n\n\n\n<p>Talence utzi eta Kataluniarako trena hartu zuten. Guardiola de Berga izeneko herri batera heldu ziren beste hiru familiarekin batera. Herriko udalak erbestera ihes egin zuen apaiz baten etxea utzi zien. Guardiola de Bergan egun batzuk igaro ondoren, La Puda de Montserratera joan ziren.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"656\" height=\"434\" src=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/La-puda-de-Montserrat.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-10023\" srcset=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/La-puda-de-Montserrat.jpg 656w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/La-puda-de-Montserrat-640x423.jpg 640w\" sizes=\"auto, (max-width: 656px) 100vw, 656px\" \/><figcaption>La Puda de Montserrat bainuetxea. Iturria: <a href=\"https:\/\/www.lavanguardia.com\/local\/baix-llobregat\/20181112\/452672600628\/historico-balneario-busca-inversores-puda-esparreguera.html\">La Vanguardia<\/a><\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>La Puda de Montserrat luxuzko bainuetxe garrantzitsu bat zen. Gerra Zibilean ehundaka errefuxiatu bildu ziren bertan. 1936ko azaroan 300 pertsonak ihes egin zuten bertara eta 1938rako 800 errefuxiatu elkartu ziren bainuetxean. Jende pila hura antolatzeko eta denentzako janaria lortzeko Esparreguera eta Olesako udalen eta Kataluniako Generalitatearen arteko elkarlana beharrezkoa izan zen.<\/p>\n\n\n\n<p>1938-1939 bitartean nazionalak Kataluniara iritsi ziren, Mussolinik Italiatik bidalitako <em>Corpo Truppe Volontarie<\/em> soldadu taldearekin batera. Nazionalek tren konexioak moztu zituzten. La Puda de Montserraten errefuxiatutako pertsona asko lehen trenak igarotzen ziren tuneletan ezkutatu ziren. Tuneletan berotzeko sua egiten zuten eta noizean behin norbait herrira jaisten zen patata batzuk hartzera.<\/p>\n\n\n<div class=\"su-pullquote su-pullquote-align-left\">&#8220;Patata gutxi batzuk baino ez genituen jaten&#8221;.<\/div>\n\n\n\n<p>\u201cEgun batean amarekin La Puda de Montserrat bainuetxera jaitsi nintzen gure gelan geneukan su-ontzi baten bila. Su-ontzia hartu genuen eta tunelera bueltatzen hasi ginen. Bidean, bat-batean, \u201cclon\u201d entzun genuen. Tiro bat bota ziguten! Ez genekien nondik zetorren, ez genuen ezer ikusi. Zorionez ez gintuen gu ukitu. Inoiz ez dugu jakingo tiro horren helburua zein izan zen. Gauza horiek egitea ere\u2026 zein asmorekin\u2026\u201d.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-medium\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"418\" height=\"640\" src=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/external-content.duckduckgo.com_-1-418x640.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-10027\" srcset=\"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/external-content.duckduckgo.com_-1-418x640.jpg 418w, https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/external-content.duckduckgo.com_-1.jpg 474w\" sizes=\"auto, (max-width: 418px) 100vw, 418px\" \/><figcaption>Tunel de l&#8217;Angel, Tren Cremallera. La Puda de Montserrat inguruko tunela. Iturria: <a href=\"https:\/\/www.todocoleccion.net\/postales-cataluna\/postal-montserrat-tunel-l-angel-tren-cremallera-ed-monestir-num-2~x9373306\">todocoleccion.net<\/a><\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Tunelean ezkutatu zeudela, italiarrak errepidetik heldu ziren gerrarako munizioa zeramaten zenbait mandorekin, baina errepidea bainuetxean bukatzen zen eta ezin zezaketen jarraitu. Tuneletik errefuxiatuek italiarren oihuak entzuten zituzten \u201cbidea bukatzen da, hemendik ezin da jarraitu!\u201d. Tunelean zeuden gutxi batzuk errepidera gerturatu ziren zer  gertatzen zen ikusteko, zuhaixka artean  zkutaturik soldadu italiarrek buelta ematen zutela ikusi  uten. Italiarrak joan ondoren herrira jaitsi ziren.<\/p>\n\n\n<div class=\"su-quote su-quote-style-default su-quote-has-cite\"><div class=\"su-quote-inner su-u-clearfix su-u-trim\">Egun batean ama administraziotik deitu zuten. Oso gutxitan deitzen zuten zer ote zen galdetzen genuen&#8230; Gurutze Gorrikoek paper bat eman zioten amari, paperean irakur zitekeen: &#8216;Gu denok ondo, zuen berrien zain. Pedro Otadyu Ibarguren&#8217;. Aitaren mezu bat zen. Bilbotik ihesi irten ginenetik ez genuen gure familiaren berri izan. Une batez, emozioa, urduritasuna eta poztasuna nagusitu ziren, herri guztia kalera atera zen zartagin eta kazolekin. Amari papera marko batean jarri zioten eta egunero otoitz egin ondoren aitaren hitzak irakurtzen genituen. <span class=\"su-quote-cite\">Josefi Otaduy<\/span><\/div><\/div>\n\n\n\n<p>Mezua heldu eta denbora gutxira Aurelia oso gaixorik jarri zen. Seme-alabek ama La Puda de Montserratetik Esparreguerara karro batean etzanda eraman zuten medikuak ikus zezan (La Puda de Montserrat eta Esparreguera artean 7 km daude). Esparregueran medikuak sendagaiak eman eta paper bat idatzi zuen esanez emakume hura oso gaixorik zegoela eta familia hari etxera itzultzen lagundu behar zitzaiola.<\/p>\n\n\n\n<p>Medikuaren paperari esker, Tarregara heldu ziren. Herri hartan kalean lo egin behar izan zuten. Gau hartan militarizatuta zeuden mutil gazte batzuk ezagutu zituzten. Oso jatorrak ziren, gazteetako batek Aurelia intendentziara eraman zuen jateko zerbait eman ziezaioten. Soldadu haiei esker Bilbora bueltatu ziren arte jatea lortu zuten: sardina latak, butifarra eta opilak.<\/p>\n\n\n\n<p>Kataluniako herrixkatik Zaragozako tren geltokira joan ziren soldaduekin. Aureliak gaixorik jarraitzen zuen eta furgonetaren aurrean eraman zuten. 5 seme-alabek furgoneten atzeko partean egin zuten bidaia.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cNoizean behin soldaduek lurrera botatzeko esan eta haien arropekin estaltzen gintuzten, ez dakit zergatik izango zen (\u2026) Ez genekien zer bandotakoak ziren, baina gurekin oso jatorrak izan ziren eta izugarri lagundu gintuzten\u201d.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Etxera bueltan<\/h2>\n\n\n\n<p>Zaragozatik Bilbora heldu zirenean, poliziak errefuxiatu denak geltokiko izkina batean bildu zituen familia kideak haien bila joan arte. Aurelia Agustin Arizti suhiarekin kontaktuan jarri zen bere familiaren bila gerturatu zen gizon baten laguntzari esker. Agustin Arizti gerra garaian enpresari garrantzitsua izan zenez, nazionalen artean izen ona lortu zuen, eta horri esker erraz lortu zuen familia tren geltokotik etxera eramatea.<\/p>\n\n\n<div class=\"su-pullquote su-pullquote-align-left\">&#8220;Lurrarekin eta zeruarekin geratu ginen, den-dena galdu genuen&#8221;<\/div>\n\n\n\n<p>\u201cAgustini esker familia guztia elkartu ginen. Baina ez ginen gure Arrikibar plazako etxera inoiz bueltatu. Gerraren ondoren lurrarekin eta zeruarekin geratu ginen; den-dena galdu genuen\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Jose ia ezin izan zen familiarekin elkartu, El Duesoko espetxera eraman baitzuten. El Duesoko espetxeak Gerra Zibilean eta frankismo garaian paper oso garrantzitsua izan zuen; bertan espetxeratu zituzten politikoak, militarrak, pertsonaia publikoak\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Kartzelara heldu zenean \u201cEtor dadila Jose Otaduy\u201d deitu zuten soldadu frankistek. Kartzela hartan beste Jose Otaduy bat ere bazegoen, Pedro Otaduyren lehengusua, euskal nazionalisten artean ospe handia eta izen ona zuena. Gizon hark Jose Otaduy Maiozi geldi geratzeko esan zion, ez zutela bera deitzen. Jose gazteak esandakoari jaramon egin eta bertan geratu zen. Jose Otaduy nagusiaren berri gehiago ez zuen izan. El Dueson egun batzuk igaro ondoren konturatu zen soldaduek deitzen zituzten gizonak ez zirela gehiago bueltatzen, hil egiten zituzten. Frogatu da guztira 2.500-3.000 pertsona artean hil zituztela El Dueson.<\/p>\n\n\n\n<p>Bilbon familiako kide denak elkartu ziren. Pedro Otaduyk, aitak, lana topatu zuen Durangon eta familia osoa bertara joan zen bizitzera. Gerra ondorengo urteak oso gogorrak izan ziren, lurra eta zerua, besterik ez zuten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"mh-excerpt\"><p>1936ko uztailaren 17an militarrek gobernu errepublikanoaren aurkako estatu kolpe bat egin zuten, Espainian diktadura eskuindar kontserbadore bat inposatzeko. Hiru urtez luzatu zen gatazka, nazionalen \u30fcFrankoren aldekoen\u30fc eta errepublikanoen artean. Estatu kolpea Melillan hasi zen, baina <a class=\"mh-excerpt-more\" href=\"https:\/\/deustokom.news\/eu\/eskolan\/lurra-eta-zerua-besterik-ez\" title=\"Lurra eta zerua, besterik ez\">[&#8230;]<\/a><\/p>\n<\/div>","protected":false},"author":67,"featured_media":10016,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_ef_editorial_meta_date_first-draft-date":"","_ef_editorial_meta_paragraph_assignment":"","_ef_editorial_meta_checkbox_needs-photo":"","_ef_editorial_meta_number_word-count":"","footnotes":""},"categories":[1635],"tags":[2149,2185,2148],"coauthors":[1934,2147,2146],"class_list":{"0":"post-10003","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-eskolan","8":"tag-erbesteratzea","9":"tag-eus","10":"tag-gerra-zibila-2"},"acf":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/deustokom.news\/wp-content\/uploads\/Karranza-2008-scaled.jpg","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10003","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/67"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10003"}],"version-history":[{"count":21,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10003\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10053,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10003\/revisions\/10053"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10016"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10003"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10003"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10003"},{"taxonomy":"author","embeddable":true,"href":"https:\/\/deustokom.news\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/coauthors?post=10003"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}