Emakumeok lekua irabazten… baita mendian ere

Amandretzatik lehendakaritzara. Argitalpenaren azala
Amandretzatik lehendakaritzara. Argitalpenaren azala

Aurten dira 75 urte Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkartea sortu zela. Hori dela eta, bazkide talde batek historia osatu eta argitaratu du, Urdaburu Mendizale Elkartea 1942-2017, eta Elixabete Perez Gazteluk parte hartu nahi izan du emakume mendizaleen urte hauetako ibilbidea agerian jartzeko.

Amandre edo amabitxiaren sinboloan hasi eta lehendakaritzan amaitzen den emakume mendizaleen bide goiti-beheiti handikoa ispilatu nahi izan du.

Ari gara lekua irabazten, ari gara, ari gara.

Amandretzatik lehendakaritzara. Urdaburuko emakumeak 1942-2017

Elixabete Perez Gaztelu 9 argitalpen
Irakaslea · [:eu]Euskal Gaien Institutuko Zuzendaria[:es]Directora del Instituto de Estudios Vascos
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.