Euskal zinemagintzaren historia aztergai University of Chicago-ko Koldo Mitxelena Katedran

Etxepare Euskal Institutuak University of Chicago-n duen Koldo Mitxelena Katedraren 2015-2016 programa akademikoa abiatzear da. Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea xede duen katedrak honek euskal zinemagintzari erreparatuko dio aurten, Pilar Rodríguez (Deustuko Unibertsitatea) eta Rob Stone (University of Birmingham) irakasleen eskutik.

Maiatzaren 6tik ekainaren 5era arte burutuko den ikastaroak euskal zinemagintzaren lan eta gai nagusiak izango ditu hizpide, hastapenetatik gaur egunera arte, lau alor zehatzi arreta berezia eskainiz: euskal nazioaren sorkuntza pantailan, terrorismoaren errepresentazioa, euskal zinemagileen bigarren belaunaldia eta film garaikideak -Kimuak programako film laburrak nahiz Euskal Herrian zein diasporan sortutako lanak-.

Etxepare Euskal Institutuak 2012. urtean sortu zuen Koldo Mitxelena Katedra University of Chicago-ko Division of Humanities atalean txertatua dago, eta ikasturtero entzute handiko euskal irakasleren bat hartzen du,  euskal ikasketa humanistikoekin zerikusia duten eskola, mintegi eta hitzaldiak eman ditzan.  Etxeparek bost katedra ditu mundu osoko unibertsitate ezberdinetan.

Informazio gehiago: Euskal Zinema: historia politiko eta kultural bat ›

María Pilar Rodríguez 48 argitalpen
Irakaslea · Investigadora Principal del Equipo de Comunicación
María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko Hispaniar Filologiako lizentziatua da (Donostia, Espainia) eta Harvardeko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromantzeetako doktorea (Cambridge, AEB). 2002ra arte, Columbiako Unibertsitateko (New York, AEB) irakaslea izan zen, eta, gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusekoa da. Artikulu ugari argitaratu ditu literaturaz, zineaz, kulturaz eta genero ikasketez. Carmen de Burgos 2003 Saio lehiaketa irabazi zuen, Una revisión de la modernidad desde la perspectiva de género: tres relatos de Carmen de Burgos lanarekin; baita Becerro de Bengoa 2005 Saio lehiaketa ere, Extranjeras: migraciones, globalización, multiculturalismo lanarekin. Gaur egun, Komunikazioko ikertaldeko ikertzaile nagusia da.